XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mik - Zure gurasoek ez dizute uzten?

Niri, nahi dudan beste uzten didate.

Batzuetan, gurasoek, telebista ikustera bidaltzen naute etxean zarata ez egitearren.

Jon - Hori niri ere egiten didate.

Goizez ere, txikitatik telebistaren aurrean gosaltzen dut.

Kar - Ba telebistarik gabe, ondo pasa dezakezu...

Nik telebista izan arren ez dut horren beharra sentitzen.

Hobeto izaten naiz lagunekin jolasten.

Jon - Telebistarik gabe ez zara aspertzen?

Kar - Ez, telebista ikusten baino hobeto pasatzen dut lagunekin.

Ostiralean, askari ostean, Txorikumeen txokora joan nintzen, han udaberrirako kanpin dendak prestatzen ari baikara... ordubete lagunekin denden prestaketak egiten, gero partxis jokaldi pare bat eta etxera...

Larunbatean, hango lagunekin, Mendiko potxingoen ingurura, intsektu ezberdinak harrapatzera joan ginen gure Taldearen bildumarako, badakizue, gero irabazleek txango berezi bat eskuratzen baitute...

Egun osorako joan ginenez, bokadilo eta botila bat ur eraman behar.

Nahiz eta euria agertu, ondo pasa genuen.

Aterpe batean izkutatu ginen eta istorioak asmatzen hasi ginen.

Igandean, gurasoen lagunekin eta beren semealabekin igandero bezala, herri txiki batera joan ginen.

Umeok, kriston bihurrikeria prestatu genien handiei: kafean, azukrearen ordez gatza bota genien...

Barregarria izan zen hura.

Gero, beraiek beste bat prestatu ziguten...

Mendekari hutsak dira!

Karmelek gauzak kontatzen zituen bitartean poztasunaz egiten zuen, orain bizi izango balitu bezala.

Leku asko ezagutzen ditu.

Inbidia sentitu nuen...